Kaixo musikari:
Heldu den ostiralean, otsailak 5ean, Agate deuna da, beraz, bezperan makilak hartu eta patiora aterako gara ama-lurrari oles-oles egitera.
Tradizioa mantenduz, betiko Santa Ageda abestia kantatuko dugu, baina honetaz gain, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen OLES-OLES ere ikasi eta abestuko dugu.
Esteka honetan sakatuz gero, bi abestiak ikasiko dituzu.