2025/06/09

ATAKONDOAK, 50 urte

 


Irurtzun ta inguruko
herrien oroitzapen bira
berrogeita hamar urte
aurten beteko dira

Leiho eta horma za(h)arrek
barreak aditu dituzte,
haurron lehen abenturak, 
hitz egingo balute

Atakondoa, etxea den eskola dugu
Atakondoa, asko maite zaitugu 

Le(h)en haserre, lehen jolas,
lehen muxu ta maitasunak,
hemen egingo ditugu
betirako lagunak.

Arkatza ta koadernoa
irrifarrak eta lagunak
jolastuz eta ikasiz
denon leku kuttuna.

Atakondoa, etxea den eskola dugu
Atakondoa, asko maite zaitugu 

Iragana bihotzean
Oraina eskutan duguna
Batera margo dezagun
gure etorkizuna

Hitzak: Joana Ziganda eta LH4-ko ikasleak

Ahotsa: Ane Martija eta LH3-ko ikasleak